Erreportaje berezia
Maiatzak Biko kaleko azokaz, asteartean, ETB-3n
Bilboko Maiatzak Biko kalean hilero antolatzen den azokari buruzko erreportaje berezia eskainiko du Euskal Telebistak.
Bilboko Maiatzaren Biko kalean azoka berezia antolatzen da hilero, lehendabiziko larunbatean. Bertan, vintage artikulo bitxienak, bigarren eskuko arropa, liburu eta diskoak, eskuz egindako produktuak, diseinatzaile berriak, artisauak eta hamaika proposamen ezberdin topa daitezke. ETB-3k ez du maiatzeko azoka galdu nahi izan, urteko azokarik handiena, eta bertako giroan murgilduta, azokaren barrunbeetan sartu da, 'Bilbao Alternatibo' honen esentzia jasotzeko asmoarekin.
Maiatzean, festa giroan murgiltzen da azoka. Ekitaldi ezberdinek, musika eta ikuskizuna sortzen dute kalean eta azokaren eskaintza esklusiboaren artean, mota ezberdinetako publikoa erakartzen dute. Aurten, dantza performance ekitaldiek, umeentzako ikuskizunak, jazz kontzertuak eta kalez kaleko batukadak girotu zuten larunbat goiza, eta, gainera, azokako artisauek beren lan egiteko modua erakutsi zuten kalearen goiko aldean antolatu ziren tailerretan.
ETB-3ko kamerek azokaren arduradunekin eta saltzaileekin hitz egin zuten, baita bertara hurbildutako jende guztiarekin ere, Maiatzak Biko Azoka honetan gertatutako guztiaren berri emateko prest.
Azoka bost urte daramatza martxan eta Maiatzak Biko Elkarteak antolatzen du hilean behin, hileko lehenengo larunbatean. Hurrengo hitzordua datorren larunbatean, ekainak 2, izango da, eta ohizko saltzaile eta produktuez gain, auzoko tabernek pintxo poteo ibilbide berezia prestatu dute.
'Maiatzak Biko Azoka' erreportaje berezia 23:00etik aurrera eskainiko da ETB-3n.