Itxi

Telesaila

EITBren euskarazko fikzio berria grabatzen hasi dira

EITB Media

Leer en Castellano

Surf munduan girotuta, Jon Plazaola, Nerea Mazo eta Itziar Atienza izango ditu protagonista. 2023an estreinatuko da.

Jon Plazaola, Nerea Mazo eta Itziar Atienza. Argazkia: EITB Media

Euskarazko fikzio berri bat ari da prestatzen EITB, eta ostegun honetan, irailak 1, hasi dira telesaila grabatzen. Surf eskola batean girotuta, Jon Plazaola, Nerea Mazo, Itziar Atienza, Jon Mendia eta Nerea Garmendia aktoreak dira protagonistetako batzuk.

Ebak (Nerea Mazo) 17 urte ditu eta Mexikon bizi da. Ama hildakoan, baina, Euskadiko kostaldeko herri batera joan beharko da bizitzera, ezagutzen ez duen Mikel (Jon Plazaola) aitarekin. Surf txapeldun ohia da Mikel, eta egun surf eskola bat dauka. Elkarren artean ezberdinak izan arren, bata bestearekin moldatzen ikasiko beharko dute.

Jon Plazaola

K2000 (The Mediapro Studio) ekoiztetxeak sortu du fikzio berria, eta Antonio Díaz Huerta dugu zuzendaria. Besteak beste, "Estoy Vivo" (RTVE), "Noche de chicas" (Disney+) eta "El Internado" (Antena 3) telesailak eta Gallo dokumentala zuzendu ditu aurretik.

Lan berriak zortzi atal izango ditu, eta 2023an estreinatuko da.

Bideoak (1)