Itxi

''Oholtzan''

"Amaiur 500 urte. Aurkituko gaituzuenoi" ikuskizuna, gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Leer en Castellano

Aurretik, aurtengo Bilboko Aste Nagusiko Txistulari Alardearen emanaldia izango da ikusgai.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Amaiur 500 urte. Aurkituko gaituzuenoi" ikuskizuna eskainiko dute gaur gauean, 22:00etatik aurrera, ETB1ek eta eitb.eus-ek. Aurretik, aurtengo Bilboko Aste Nagusiko Txistulari Alardearen emanaldia izango da ikusgai, "Oholtzan" saioan.

Amaiurko gazteluaren suntsipenaren bosgarren mendeurrenaren harira, abuztuaren 6an, ikuskizun berezia eskaini zuten gaztelua zegoen muinoaren magalean. Jon Maia Soriak sortutako eta zuzendutako lana da, eta Anabel Arraizak egingo du kontakizuna. Etorkizuneko biztanleei egiten die aipamena eta ikuspegi horrekin atzoko, gaurko eta biharko Euskal Herria barne hartzen dituen kontakizun artistikoa eskaintzen du arlo desberdinetako hainbat artistaren parte hartzearekin. Eszenategian ikusiko ditugu Et Incarnatus Orkestra, Jean Mixel Bedaxagar, Joseba Irazoki, Oinkari Dantza Taldea, Olaia Intziarte abeslaria, Gorka Hermosa, Elizondoko Abesbatza Ttiki eta Amaiurko Gaztelu Taldea abesbatza, Eva Francoren "Maskarada", Iturengo eta Zubietako joaldunak eta Aire Ahizpak.

Aurretik, 21:00ak aldera, aurtengo Bilboko Aste Nagusiko Txistulari Alardea eskainiko du "Oholtzan" saioak. Txaber Fernándezen zuzendaritzapean, aurten Xabi Solano abeslaria eta trikitilaria izan dute gonbidatu berezi. Gainera, taula gainean ikusiko ditugu, besteak beste, Euskal Herriko Txistulariak, San Anton Abesbatza, Metal Bostkotea, Bizkaiko gaiteroak eta Oinkari dantza taldearen dantzariak.

Bideoak (1)