Denboraldi berria
Gaur itzuliko da "En Jake" ETB2ko programaziora
EITB Media
Xabier Lapitz kazetariaren gidaritzapean, aurpegi berriak ikusiko ditugu denboraldi honetan.
Udako etenaldiaren ostean, udazkenak ekarriko dituen ekonomia, gizarte eta politika gaiei jarraipena egin, eta adi-adi aztertzeko gogotsu itzuliko da "En Jake"ko lan taldea gaurtik aurrera. Erronka interesgarriak dituzte begi bistan zortzigarren denboraldi honetan: Udal eta Foru hauteskundeak udaberrian, Ukrainako gerra, krisi ekonomiko berri baten mehatxua, eta hitzarmen eta aurrekontuen negoziazioak, besteak beste.
Xabier Lapitzen gidaritzapean, aurpegi berriak ikusiko ditugu denboraldi honetan: Madrildik Bilboko platora etorriko da Leire Torre pantailako datuen inguruko azalpenak ematera. Euskal Herriko kaleetan barrena, Mikel Egiarekin batera, Maria Ruiz ibiliko da aurten. Bestalde, Iker Ibañez izango dute berriemaile Madrildik, eta Cristina Vargas, Kataluniatik.
"En Jake" astelehenetik ostiralera izango da ikusgai 11:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.