Itxi

22:30etik aurrera

"Kantuen Kontrabandista" saioaren azken atalak gaur gauean

EITB Media

Leer en Castellano

'Gure etxea lakarrez' eta 'Ura Isuririk' abestien bila arituko dira; eta bukatzeko topatutako kantu zahar guztien moldaketekin kontzertu berezia eskainiko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Kantuen kontrabandista" saioaren azken hiru atalak ikusgai izango dira astelehenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Gure etxea lakarrez kantuaren bila Arizkunen izango du hitzordua Xabaltxek. Jose Luis Karrikaburuk transmitituriko kantuaren letran somatzen da garai bateko laborantza munduaren xumetasuna. Xole Airere laborariarengana joko du Xabaltxek gaur egungo lekukotasuna biltzeko, Aldude aldean. Anhauzerako bidean Bankako meategietan geldialditxoa egingo du. Bizipen guzti hoiek Thierry Biscary eta Jérémie Garat musikariekin partekatuko ditu gainera.

Etengabe euria dario Garazialdean. Xabaltxek, Maddi Ohienarten mezua jasoko du; honek Ura Isuririk izeneko kantuaren berri emango dio. Erramun Negelua gamartar kantuzaleak hainbat kantu eskainiko dizkio gure zaldunari eta honek dena bere makilafonoan grabatuko du. Xiberura iritsi orduko Oihan Oliarj-Ines musikariari bildutako materiala transmititu beharko dio, bere garage-pop estiloko moldaketa egin dezan.

Hondarribitik Altzaira, 257km egin ondotik eta 6 kantu zahar atzemanik, garaia iritsi da transmisio lan honen emaitza entzuteko. Hendaiako Gaztelu Zahar aretoan topatutako abestiak taularatzeko  kontzertu berezia eskainiko dute. Maddalena Luzzi, Lumi, Mugaldekoak, Petti, Willis Drummond, Thierry Biscary eta Oihan Oliarj-Ines musikariak ikusiko ditugu oholtza gainean.

"Kantuen Kontrabandista" gaur gauean izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)