Show-a ETB-1en
Kepa Errasti eta Koldo Olabarri aktoreak, 'Ai Ama!' saioan
A.H.
EITB
Asteazkeneko saioaren protagonistak izango dira 'Bi eta Bat' telesaileko aktoreak.
Asteazken honetan, Kepa Errasti eta Koldo Olabarri aktoreak izango dira ETB-1eko 'Ai Ama!' saioan gonbidatu. Euskal Telebistak estreinatu berri duen 'Bi eta Bat' telesailean dabiltza lanean, baina aktore moduan beste lan batzuk ere egin dituzte aurretik. Iban Garatek beren bizitzaz, lanaz, gustuez eta ibilbideaz galdetuko die eta aurkezlearekin solas egiteaz gainera, saioko kolaboratzaile ezberdinen proposamen eta erronkei aurre egin beharko diete.
'Ai Ama!' asteazken honetan emitituko da 21:00etatik aurrera ETB-1en.