Audientzia oharra
'60 Minutos' saioko ¿Jaque al Rey? erreportajea, lider bere ordutegian
A.E.
EITB
'60 Minutos' programako inoizko atalik ikusiena izan da.
Ostegunean, '60 Minutos' saioko ¿Jaque al Rey? erreportajea lider izan zen bere ordutegian: audientziaren %14,9a lortu zuen. Iñaki Lopezek gidatutako erreportajeak errege-etxeko azkeneko gertakariak oinarritzat hartu eta monarkiaren irudian izandako eragina aztertu zuen. Hainbat adituk ere eman zuen iritzia saio honetan. ¿Jaque al Rey? '60 Minutos' programako historiako atalik ikusiena izan zen. Hartara, 388.000 pertsonek egin zuten bat erreportajearekin uneren batean, Euskadin eta eragin eremuan.
Ondoren emandako ¿Monarquía y República? dokumentalak gai berari eutsi zion. Ikus-entzuleen arreta eragin zuen saio honek ere: %14,3ko audientzia zatia lortu zuen. Horrez gain, 303.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen. TV3eko dokumental hika-mikatsuak monarkia zale eta errepublika zaleen ikuspuntuak bildu zituen.
Jesus Egigurenen 'Bisitaria'k, harrera ona
ETB-1eko 'Bisitaria' saioak, bestalde, euskaldunen artean oso harrera ona izan zuen eta %9,3ko audientzi zatia lortu zuen. Saioak Jesus Egiguren, PSE-EEko presidentea, izan zuen protagonista, eta 86.000 ikus-entzulerekin egin zuen bat saioko uneren batean.