Itxi

22:30ean

'El collar rojo' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..."n

EITB Media

Leer en Castellano

Gainera, atal berri bat aurkeztuko digu Felix Linaresek: 'Adivina de quién es la voz'.

'El collar rojo' filmaren irudi bat

"La Noche de..." saioak El collar rojo (Le collier rouge, 2018) pelikula frantziarraren estreinaldia eskainiko du gaur telebistan. Lehen Mundu Gerra ezohiko ikuspuntu batetik azaltzen duen eleberri ezagun baten istorioan oinarrituta dago, eta txakur bat da protagonista nagusia. Preso dagoen gerrako heroi bat, nekazari gazte bat eta kasua erabakiko duen epaile baten arteko dramaren gakoa izango da txakurra. François Cluzet, Nicolas Duvauchelle eta Sophie Verbeeck dira aktore protagonistak eta Felix Linaresek pelikularen filmazioaren datu guztiak emango ditu.

Bestalde, 'Adivina de quién es la voz' atal berria estreinatuko du "La Noche de..."k. Hollywoodeko aktore ezagunen jatorrizko ahotsak erakutsiko ditu, eta ikus-entzuleek noren ahotsa den asmatu beharko dute.

Horrez gain, Felix Linaresek Hugh Jackman aktorearen ibilbidea errepasatuko du haren urtebetetzearen harira. Bestalde, gehien gustatzen zitzaiena egin bitartean hil ziren Hollywoodeko bost izarren inguruan arituko da.

"La Noche de... El collar rojo" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)