22:30ean
Azkoitiko leizeko krimena, gaur gauean "Los Siete Pecados Capitales" saioan
EITB Media
Mikel Santiago idazleak sabelkeria bekatu protagonista duen krimen horren inguruko datu guztiak aztertuko ditu.
Gaur gauean, Mikel Santiagok Azkoitiko leizeko krimenen kasuaren nondik norakoak ezagutuko ditu "Los Siete Pecados Capitales" saioan. Horretarako, Paul Auster idazle amerikarraren teknika erabiliko du, eta pertsonaia bakoitza kolore batekin identifikatuko du.
2009an Kataluniako espeleologia talde batek Erandioko gizon baten gorpua aurkitu zuen Azkoitiko leize batean. Hilketaren egile gisa hiru pertsona erruztatu zituzten. Mikel Santiagok krimen horren nondik norakoak aztertuko ditu saioaren aditu taldearen laguntzarekin, eta kasuaren atzean ezkutatzen den bekatua sabelkeria dela azalduko du.
"Los Siete Pecados Capitales" asteazkenetan izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.