500.000 ikus-entzuletik gora
'El Conquistador'en finala azken urteetako saiorik ikusiena Euskadin
A.E.
EITB
Eurovision eta antzeko ekitaldi bakan batzuk izan dute horrelako audientzia.
'El Conquistador del Fin del Mundo' saioa azken urteetako saiorik ikusiena izan da Euskadin. Milioi erdiko ikusleen muga gainditu du saioak. Adituen esanetan, telebista fenomenoaz hitz egin daiteke Euskadin muga hori kopuru hori lortzen denean. Horrelako audientzia zatia saio bakan batzuk izan dute: hainbat futbol emanaldik, Eurovision saioak, eta 'Cuéntame' eta 'Aguila Roja'ren moduko sailen atal nabarmenenek.
David Seco Busturiako ziklokross txirrindulariak irabazi zuen atzo 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren zortzigarren edizioa. 278.000 ikus-entzulek ikusi zuten finala, bataz beste, Euskadin eta eragin esparruan. Halaber, 522.000 ikus-entzuleko egin zuten bat, uneren batean, atalarekin. Lehiakide eta kapitainak bildu zituen azken saioak platoan, eta, gainera, Iguazuko dueluko irudi ikusgarriak eskaini zituzten. Igandeetan lider izan den tarteak %31,1eko audientzia zatia eskuratu zuen.
Finalaren minuturik ikusiena 00:46en izan zen: %47,7ko audientzia izan zuten juxtu une horretan. Davidek tirolinako proba gainditu eta ikurriña hartu zueneko unea izan zen.
Julian Iantzik aurkezten duen saioak arrakasta eta oihartzun izan du edizio honetan ere. Igandero, bataz beste %24,6%ko audientzia eta 204.000 ikus-entzule izan ditu. 2006an lortutako marka, orain arteko onena, berdindu du.
Arrakasta eitb.com-en eta Trendig Topic
Finalak ere jarraitzaile andana izan zuen sarean: eitb.comen telebista edukietan 21.000 erabiltzaile bakar izan ziren, ohikoaren bikoitza. Erabiltzaile bakar guztiok ere 'El Conquistador del Fin del Mundo'rekin zerikusia zuten edukiak ikusi zituzten.
Bisitatutako orrialdeen ia erdia saioaren web-eko atariak izan zituen, bertan zintzilikatu baitzituzten edukiak apurka-apurka (bideo eta argazkiak batez ere). Publikoaren faboritoa aukeratzeko botoa ere eman zitekeen eta facebook eta twitter lehikotxoak bertan zeuden. Telebista pantailan agertu ziren twit-ak eta saioan zehar Trending Topic bilakatu ziren bai 'Conquis' eta baita 'Korta' ere.
Zuzeneneko emanaldia eitb.com bidez 7.000 lagunek jarraitu zuten. Kontutan izateko beste kopuru garrantzitsu bat internet bidez botoa emandako lagunak izan ziren: 30.0000.
Dena den 'El Conquistador del Fin del Mundo' ez da soil soilik finaleko gauan izan arrakastatsu. Zerikusi handia izan du eitb.com-ek maiatzean lortutako marka historikoan: 1,5 milioi erabiltzaile bakar hilabetean eta 73.000, bataz beste, egunean.