Itxi

11:30ean

"En Jake" berezia gaur goizean, zuzenean Donostiako Bretxako Merkatutik

EITB Media

Leer en Castellano

Gipuzkoako hiriburuko merkatu entzutetsuan izango dira Xabier Lapitz eta bere lantaldea. Elikagaien prezioak, sasoiko produktuak eta baserritarren lana izango dituzte mintzagai, eta ez da faltako gaurkotasun politiko eta sozialaren analisia.

Xabier Lapitz. Argazkia: EITB Media

Gaur goizean, platoa utzi, eta kalera irtengo da EITBko "En Jake" programa, Donostiako Bretxako Merkatuko plazatik zuzeneko saioa egiteko.

Gipuzkoako hiriburuko merkatu entzutetsuan izango dira Xabier Lapitz eta bere lantaldea, eta elikagaien prezioak, sasoiko produktuak eta baserritarren lanaren garrantzia izango dituzte mintzagai, bereziki, gertuko eta kalitatezko produktuak geurera ekartzeko.

Horrez gain, Gabonen atarian kezka gehien sortzen duen gaietako bat jorratuko dute: produktuen prezioak eta bizi dugun krisi ekonomikoa, denoi eragiten digun prezioen gorakada orokor batekin.

Saioan zehar, hainbat gonbidatu hartuko dituzte, tartean, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Quino Martinez Gipuzkoako ostalarien elkarteko presidentea; baserritarrak eta lehen sektoreko ordezkariak ere bertan izango dira.

Gainera, Maria Ruiz kazetaria erosketak egitera joango da, astero batez beste zenbat gastatzen dugun jakiteko. Leire Torrek, berriz, jatorritik kontsumitzaileen eskuetara iritsi arte produktuen prezioek jasaten duten igoera azalduko du, pantaila eta grafismo bereziarekin.

Prezioen igoera orokorra hasi zenetik, zein produktu erosteari utzi diogu gehien? Galdera horri eta beste askori erantzungo die gaur "En Jake" saioak Donostiako Bretxako Merkatutik zuzenean 11:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)