22:30ean
Alex Txikonen 'Aizkora hotsak goi mendietan' filma, igandean, ETB-1en
A.H.
EITB
Euskarazko pelikula onenari saria irabazi zuen dokumentalak 2011ko Mendifilm jaialdian.
'Aizkora hotsak goi mendietan' dokumentala eskainiko du igande honetan ETB-1ek 22:30etik aurrera. Bidaia bat, bi helburu eta hiru pertsonaia. Alex Txikon eta Xabier Erro mendizaleak, Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkolariarekin batera, Euskal Herritik Pakistanerako bidaia egingo dute autoz. Azkeneko helburu bat jarraituko dute: furgoneta Felix Baltistan Fundazioari ematea, Karakorumean.
Abenturaren bitartean aizkora-erakustaldi bi egingo dituzte euskal kultura ezagutarazteko, eta kontakizun horrekin batera, beste istorio bat. Alex Txikon kirol-erronka garrantzitsu batean murgilduko da: 8.000 metrotik gorako menditzar biren tontorra jotzea, G-1 eta G-2, eta K-2ra igonda espedizioa biribiltzea. Istorio bi; desberdinak, baina pertsona baten bitartez elkarren artean lotuta.
Dokumentalak 2011ko Mendifilm Festivalean euskaraz egindako pelikula onenari saria irabazi zuen.