Itxi

Aliantzak

Euskadiko Orkestraren kontzertuak, larunbat goizetan, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

Leer en Castellano

EITB Taldeak Euskadiko Orkestrarekin duen aliantzaren baitan, 2022-2023 denboraldiko kontzertuak izango dira ikusgai, aurreko denboraldiko beste hainbat emanaldirekin batera. Euskalduna Jauregian egindako grabazioak dira.

Euskadiko Orkestra Bilboko Euskalduna Jauregiko kontzertua batean. Argazkia: Euskadiko Orkestra

EITB Euskadiko Orkestraren kontzertuen erakusleiho bilakatuko da  larunbatero. EITB ikus-entzunezko taldeak orkestraren jarduera grabatu eta zabaltzeko duen konpromisoaren baitan, 2022-2023 abonu denboraldiko kontzertu berrienak eta aurreko denboraldiko emanaldi esanguratsuenak izango ditugu ikusgai, larunbat goizetan, 11:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en. Bilboko Euskalduna Jauregian egin dira grabazioak. 

Larunbat honetan, Mamuak/Fantasmak izeneko kontzertuaz gozatu ahal izango dugu, Euskadiko Orkestraren eta Easo Gazte eta Easo Eskolania abesbatzen eskutik. Roberto Forés izango da zuzendaria. 

Bestalde, Eguberri egunean, Carl Orff konposagilearen Carmina Burana intepretatuko du Euskadiko Orkestrak Donostiako Orfeoiarekin. Bakarlari hauek ere arituko dira, Pablo Gonzálezen gidaritzapean: Jone Martinez sopranoa, Carlos Mena tenorea eta Javier Franco baritonoa. 

Asteburu honetan hasi eta datorren udaberrira bitartean ikusgai izango ditugun emanaldien artean iazko denboraldiko kontzertuak ere badaude: Tchaikovsky, Beethoven, Mahler eta Brahmsen obran eskainiko dituzte, besteak beste.