22:30ean
Joseba Arguiñanok Leizotz bisitatuko du gaurko "Historias a Bocados" saioan
EITB Media
Andoain herriko auzo honetako auzokideekin izango da haien istorioak ezagutzeko.
Gaur gauean, Joseba Arguiñanok Andoain herriko Leizotz auzoa bisitatuko du "Historias a Bocados" saioan, bertako auzokideen istorioak ezagutzeko asmoarekin.
Hasteko, Plazaolako Bide Berdea zeharkatuko du bizikletaz, Xabier Cabezon (70 urte) lagun duela. Hamaiketako moduan, Joseba Arguiñanok super-ogitartekoa prestatuko du, berenjena erreekin, burrata marmeladarekin eta pastramirekin.
Bestalde, Jon Mikel Arruabarrenak (24 urte), Mizpiradi sagardotegiaren jabeak, bere sukaldera gonbidatuko du Arguiñano, eta bien artean, txuleta eta bakailao tortila prestatuko dute.
Leizotz auzoa hainbat baserriz osatuta dago. Horietako bat Antzizar baserria da, eta bertan bizi dira Joxe Ramon Berrondo eta Isidro Fernandez. Joseba Arguiñano biekin elkartuko da bazkaltzeko, eta mahaira Joxe Mari Oiartzabal musikaria elkartuko da. Azken honek Antzizar baserriaren inguruko abestia joko du gitarrarekin.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.