Edukiak laburrean
EITBren eduki nabarmenenak gaurko
EITB Media
EITB Maratoiaren egun handian bi saio berezi eskainiko dira ordutegi nagusian: "Ta bihar zer?" ETB1en eta "Esto No es Normal, ¡dúchate!" ETB2n.
"Ta bihar zer?".- 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
ETB1en esklerosi anizkoitzaren inguruko ''Ta bihar zer?'' programa eskainiko da, Leire Palaciosek aurkeztuta. Esklerosi anizkoitza mila aurpegidun gaixotasuna dela diote, ez daudelako bi kasu berdin. Hainbat eredu daude, hainbat bizipen, hainbat min eta hainbat irribarre; horiek guztiak izango dituzte hizketagai, esklerosi anizkoitza duten pertsonekin, horiek artatzen dituzten profesionalekin, elkarteetako ordezkari eta kolaboratzaileekin eta ikertzaileekin.
"Esto No es Normal, ¡dúchate!".- 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en
ETB2n ''Esto No Es Normal, ¡dúchate!'' berezia egingo da, zuzenean eta gonbidatu bereziekin. Nerea Aliasek eta Txurruk aurkeztuta, EITBko aurpegi ezagunen arteko lehia izango dugu ikusgai: Africa Baeta eta Xabier Lapitz vs Eider Hurtado eta Javi Sierra. 10.000 euroko zakua izango da jokoan, EITB Maratoira bideratuko dena; eta galtzen duen bikoteak, nola ez, dutxan sartu beharko du, esEdukiak nklerosi anizkoitzaren alde bustitzeko, azken batean. Saioan zehar hainbat zuzeneko konexio egingo dituzte dei-gunearekin, eta Klaudio Landa izango dute bertan, gauean zehar bildutako diruaren berri emateko.
"Biba Zuek!".- 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Gaurko saioan, Fernando Velazquez musikagile eta orkestra zuzendaria izango dute gonbidatu. Gainera, EITB Maratoiaren egun handian esklerosi anizkoitza hartuko dute hizpide platoan hainbat gonbidaturekin. Izaskun Moyano berriemailea, gainera, call centerreaen izango da, bertan gertatzen den guztiaren berri emateko.