Itxi

Audientzia oharra

'Siete almas' filmaren estreinaldia telebistan, bere ordutegian lider

A.H.

EITB

Felix Linaresek aurkeztutako 'La Noche de...' azkeneko bi urtetako saiorik ikusiena izan zen.

Félix Linares. Foto: EITB

Asteartean, 'La Noche de...' saioak Siete almas filma estreinatu zuen telebistan. Pelikulak bere ordutegian nagusitasuna lortu zuen eta %18,4ko audientzia zatia, 2009tik 'LND'ko film batek lortu duen audientzia kuotarik altuena. Will Smith protagonista duen film hunkigarri honek eta audientziaren ikusmina piztu zuen, 411.000 ikus-entzulerekin bat eginez, Euskadin eta eragin eremuan.

Asteartero bezala, Felix Linaresek filma aurkeztu zuen 'La Noche de...'n eta pelikularen grabazio eta protagonisten inguruko hainbat bitxikeri eskaini zituen. Azkeneko bi urtetako saiorik ikusiena izan zen asteartekoa, eta bataz beste 192.000 ikus-entzule lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan. %17,5eko audientzia zatia izan zuen eta 289.000 ikus-entzulerekin bat egin zuen emanaldian zehar.

'Teleberri 2', gaueko albistegirik ikusiena

Bestalde, 'Teleberri'aren bigarren edizioa gaueko albistegirik ikusiena izan zen, eta 384.000 ikus-entzulerekin bat egin zuen Euskadi eta eragin eremuan. Andrea Arrizabalagak eta Asier Odriozolak aurkeztutako albistegiak %16,3ko audientzia-zatia lortu zuen.