22:00etan

Fair Saturday 2022 ikuskizunaren inaugurazio ekitaldia, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Azaroaren 25ean Bilbao Arenan grabatutako ikuskizuna eskainiko du EITBk 2.300 artista baino gehiago izan ziren Miribillako eszenatokian. Aurretik, Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek Donostiako Kursaalen eskainitako kontzertu berezia ikusteko aukera egongo da.

Fair Saturday 2022 Fair Saturday 2022

Fair Saturday 2022

Larunbat honetan, Gabon gauean, Miribillako Bilbao Arenan azaroan grabatutako Fair Saturday 2022 jaialdiaren inaugurazio ekitaldia emitituko du EITBk. 2.300 artista baino gehiago izango dira taula gainean musikaren historiako abesti gogoangarriak kantatzen. Hainbat estilotako musika entzungo da: opera, rock, klasikoa, euskal kantak, soinu bandak… 22:00 aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Bilboko Udal Musika Bandarekin batera, Bizkaiko 30 herritako hainbat abesbatza, kultur eta hezkuntza eragilek hartuko dute parte hitzordu honetan. Abesbatza erraldoi horrekin batera, artista ezagunak ikusiko ditugu kantuan: Gatibu, Kalakan, Maren eta Afrika Bibang, besteak beste.

EITBk Fair Saturday mugimenduarekin duen elkarlanaren eta aliantzaren emaitza da musika eta ikus-entzunezko ikuskizun erraldoi honen grabazioa eta emanaldia gabon hauetan.

Euskadiko Orkestraren eta Kalakanen ikuskizuna Donostiako Kursaaletik

Aurretik, 20:45etik aurrera, Euskadiko Orkestrak eta Kalakan taldeak Donostiako Kursaalen eskainitako kontzertua izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Juanjo Oconen zuzendaritzapean, folklorea eta musika tradizionala eta orkestrako musika uztartuko ditu ikuskizunak. Txalapartak, txirulak eta albokak pisu handia izango dute bertan, orkestraren musika tresnekin nahastuta, ikuskizun berezi bat sortzeko. Euskadiko Orkestraren "KlasikAT" proiektuaren barruan kokatzen da egitasmoa, ohiko errepertorioetatik kanpoko musika-ekoizpena bideratzeko egitasmoaren baitan, alegia. Hamabi kanta barne hartuko dituen disko batean jaso eta horiek jendaurrean aurkezteko asmoa du ekimenak.

Albisteak (2)

Bideoak (1)