21:30ean, ETB-1en
Araba Euskaraz jaian izango da igandeko 'Harian'
A.H.
EITB
Iban Bengoetxea Bastidara hurbilduko da auzokideak eta ikastola ezagutzera.
Igande honetan, Araba Euskaraz Arabako ikastolen aldeko jaia ospatuko da Bastidan, laugarren urtez. Dagoeneko dena prest dago eta 'Harian' taldekoak bertara gerturatuko dira.
Aurtengoa 33. edizioa da, Barneratu, Barreiatu goiburuarekin. Ibilbideak hiru kilometro izango ditu eta lau zatitan banatuta egongo da. Zati guztietan ume zein helduentzako ekitaldiak egongo dira. Iban Bengoetxea hara hurbilduko da auzokideak eta ikastola bera ezagutzera.
'Harian' igande honetan emitituko da 21:30etik aurrera ETB-1en.