Kirol emanaldiak
Eibarko pilota jaialdia zuzenean ETB-1en, igandean
A.H.
EITB
Horrez gain, ETBK Sat kateak Suitzako itzuliaren azkeneko etapa eskainiko du.
Igandean, Eibarko pilota jaialdia eskainiko du Euskal Telebistak zuzenean. Hasteko, Apezetxea-Larrinaga eta Olazabal-Merino bikoteek jokatuko dute lehenengo norgehiagoka eskainiko da eta ondoren, Retebi Bi-Zubieta eta Aritz Lasa-Zabaleta bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago partida nagusian. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna ETB-1en, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Aurretik, Muskizen bezperan izandako Harrizulatzaileen ligako proben emanaldia eskainiko da Koldo Aldalurren eskutik, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Suitzako Itzuliaren azkeneko etapa, ETBK Sat-en
Bestalde, ETBK Sat kateak Suitzako itzuliaren zortzigarren eta azkeneko etaparekin bat egingo du zuzenean, 15:45etik aurrera. Azkeneko etapa honek Naufles Lintharena eta Safrenberg herrien arteko 216 kilometroko ibilbidea izango du. Xabier Usabiagak eta Fermin Aramendik emango dute lasterketaren berri.