Lehen atala
Muturreko egoera biziko dute "El Conquis"eko lau taldeek abenturako lehen atal ikusgarrian
EITB Media
Julian Iantzik eta Lur Errekondok aurkeztuko saioa astelehen gauero izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
"El Conquistador del Caribe"k inoizko hasierarik gogorrena izango du gaur gauean. 19. edizioko abenturari ekingo diote lau taldeek: gorriek, berdeek, urdinek eta horiek. Aurtengo nobedade nagusia da Guaban izeneko talde horia. 19 eta 22 urte bitarteko gazteak dira, programarekin batera jaitakoa. Horregatik deitzen zaie baita ere Conquis belaunaldia.
Hurakaren jainkosa da Guaban, eta izenari gorazarre eginez, indartsu arituko dira lehen inmunitate joko ikusgarrian. Beste hiru taldeentzat, Yocahu, Corocote eta Atabey, aurkari gogorrak izango dira lehiakide gazteak.
Lur Errekondo izango dugu denboraldi berriko bigarren nobedadea. ETB1eko "Naufragoak" saioan aurkezle lanetan aritu ostean, David Secoren lekua hartuko du ETB2ko realityan. Julian Iantziren ondoan ikusiko dugu astero, jokoaren eta saioaren inguruko azalpenak ematen.
Estreinako atalean, talde barruko lehen gorabeherak eta tentsio uneak biziko dituzte lehiakideek. Eta, ohi denez, haietako batek abentura utzi beharko du.
Gaur, 22:30ean, jarriko da abian "El Conquistador del Caribe 19"ko abentura ETB2n eta eitb.eus-en.
"El Conquis"eko eduki digitalak
eitb.eus/elconquistador
Youtube: eitb/el conquistador del Caribe 2023
facebook.com/elconquistadordelfindelmundo
Twitter: @el_conquis
Instagram: @el.conquis
Tik Tok: @el.conquis