Itxi

Goizeko hitzordua

Harold Heckle enologoa, astearteko 'Forum'en

A.H.

EITB

Associated Press agentziako kazetari eta Madrilgo korrespontsalak Espainiako ardoen gaineko gidaliburua argitaratu du.

Begoña Zubieta 'Forum'. EITB

Harold Heckle enologoa, kazetaria eta Associated Prees agentziaren korrespontsala da Madrilen. Hecklek A traveller's Wine Guide to Spain gidaliburua argitaratu berri du, herrialdeko ardo eskaintza anitzaren inguruan. Gidaliburua ingelesez idatzita dago eta ardoaren zaleei zuzendutako  informazio zabala eskaintzen du: besteak  beste, zein upategi bisitatu, non ostatu hartu, eta zer edo non bazkaldu proposatzen du.

Begoña Zubietarekin egingo dion elkarrizketan, Heckle enologoa gidaliburuaz arituko da eta herrialdean zehar aurki daitezkeen ardoen arteko aldeak aipatuko ditu.

'Forum' astearte honetan emango da goizeko 10:15etik aurrera ETB-2n.