Goizeko hitzordua
Agustin Diaz-Yanes zinegileak bere eleberria aurkeztuko du 'Forum'en
A.H.
EITB
Gonbidatuak bere thriller-a hartuko du hizpide, Simpatía por el diablo.
Ostegunean, Begoña Zubietak Agustin Diaz-Yanes zinegilea elkarrizketatuko du argitaratu berri duen Simpartía por el diablo eleberria hizpide hartuta. Liburua thriller klabean idatzita dago eta boterearen hariak agerian uzten ditu. Hau da, politikoen gainetik, erabaki poolitikoak hartzen dituzten horiek hartzen ditu protagonista. Hitzorduan zehar bere eleberriaren ezaugarriez arituko da, eta zinegile eta idazle moduan izandako ibilbidea errepasatuko du.
'Forum' ostegun honetan emitituko da goizeko 10:15etik aurrera ETB-2n.