Eduki nabarmenak
"Arte[faktua]", "Teknopolis", "Hitzetik Hortzera" eta hainbat kirol emanaldi, larunbatean
EITB Media
"Hitzetik Hortzera"n urtarrilaren 18an Azpeitian ospatu zen Bertso Egunaren laburpena eskainiko dute. "Teknopolis"en, berriz, desazkundeaz mintzatuko dira.
"Arte[faktua]" – 12:50ean ETB1en eta eitb.eus-en
Iñigo Antsorregi idazlea izango da aste honetako gonbidatu nagusia. Nire minaren etxean (Elkar) eleberriaz mintzatuko da berarekin Ilaski Serrano Loiola Santutegian.
"Teknopolis" – 13:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
Irauteko, murriztu atala emango da. Etengabe haztea ezinezkoa izanik, desazkundea da mundu mailan planteatzen ari den soluzioa. Horretarako gakoak emango ditu Unai Pascual BC3ko ikertzaileak. Patxi Galarraga arkitektoak hirietara ekarriko dituen hobekuntzak kontatuko ditu, Zaragozako Unibertsitatetik Alicia Valerok zenbat mineral behar dugun eta zenbat gelditzen zaigun kalkulatuko du eta Estitxu Villamor UPV/EHUko ikertzaileak Errekaleorren kalkulatu duten energia-aztarnaren berri emango du.
"Kirolak – 15:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Lehenik, Palako Banakako Txapelketako finala, Necol vs Ibai Perez, eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida, Fusto vs Maldonado, eskainiko dira Bilbotik. 17:00etatik aurrera, berriz, "ETB Kantxa" saioan bi pilota partida emango dira Idiazabalgo frontoitik: Binakako Txapelketan Elordi-Zabaleta / Peña II-Eskiroz eta Binakako Promozio Txapelketan Alberdi-Elizegi / Victor-Gaskue.
"Hitzetik Hortzera" – 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Urtarrilaren 18an Azpeitian ospatu zen Bertso Egunaren laburpena emango da. Poteo ondorengo bost bertso-bazkarietan, afarian eta ekitaldian egindako bertso emanaldiez gain, zenbait bertsolarik egunaren nondik norakoak kontatuko dituzte.