10:15ean
Janariaren inguruko elkarbizitza, ostiraleko 'Forum'en
A.H.
EITB
Begoña Zubietak Andoni Luis Aduriz sukaldaria eta Daniel Innerarity filosofoa elkarrizketatuko ditu.
Ostiralean, Andoni Luis Aduriz sukaldaria eta Daniel Innerarity filosofoa 'Forum' elkarrizketa saiora hurbilduko dira elkarrekin idatzi berri duten liburua aurkeztera: Cocinar, comer, convivir. Kontu handiz aukeratutako hainbat errezeta jartzen ditu argitalpenak irakurlearen esku, eta horrez gain, elikadura eta janariaren inguruko hausnarketa ezberdinek osatzen dute: sukaldearen inguruko elkarbizitza, janariaren eta bazkaltzearen zentzu soziala eta jatearen artea.
'Forum' ostiral honetan emitituko da goizeko 10:15etik aurrera ETB-2n.