Itxi

Eduki nabarmenak

"Kirolak", "Hitzetik Hortzera", "Oholtzan" eta gehiago, larunbatean ETB1 eta eitb.eus-en

EITB Media

Leer en Castellano

Horiez gain, "Arte[faktua]" eta "Teknopolis" ere eguneko edukien artean daude.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Arte[faktua]" – 12:50ean ETB1en eta eitb.eus-en

Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazlea elkarrizketatuko du Ilaski Serranok. "Bar Gloria" (Susa) eleberria izango dute hizpide, Markina-Xemeineko Uhagon Kulturgunean.

 

 "Teknopolis" – 13:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

 Emakume eta neska zientzialariaren eguna dela eta, saio berezia izango da: Adimen artifizialak nola tratatzen ditu emakumeak? Oro har, ongi ez. Adimen artifizialean genero-alborapen nabarmenak daude. Adibide batzuk ikusiko ditugu Elena Lazkano eta Olatz Arbelaitz UPV/EHUko Informatika fakultateko ikertzaileekin. Eta soluzio bat ere bai, Oraik proposatzen duena itzulpen automatikoan gertatzen diren genero-alborapen diskriminatzaileak saihesteko. 

Podkastak ugaritzen ari diren honetan, zientziari betaurreko moreekin begiratzen dion bat ezagutuko dute: EITBpodkasteko "Uhin Ultramoreak". 

 

"Kirolak" – 15:25ean ETB1en eta eitb.eus-en

 Lehenik erremonteko Masters Txapelketan  Barrenetxea IV / Ansa ibiliko dira norgehiagokan.

Jarraian, "ETB Kantxa" saioan pilota partidak izango dira: Binakako Promozio Txapelketan Alberdi-Uriondo / Egiguren V-Erostabe lehiatuko dira eta Binakako Txapelketan Altuna III-Tolosa / Peña II-Mariezkurrena II.

 

"Hitzetik Hortzera" – 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

 Eider Perezek Ihitz Iriart eta Aritz Ibañez elkarrizketatuko ditu Iruinkokoa hizpide. Dantza, antzerkia, musika eta bertsoa uztartzen dituen ekina da eta otsailaren 19an egingo dute da Iruñeko Alde Zaharrean. Horrez gain, Pasai Donibaneko eta Añorgako bertsoaldiak eskainiko dituzte.

 

"Oholtzan" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

 Aste honetan "Ur Tanta" ikuskizunaren 2. zatia emitituko da. Et Incarnatus Orkestrak Hondarribiko Kasino zaharrean eskainitako emanaldia ikusi ahal izango da, eta Petti, Xabi Solano, Xabier Berasaluze Leturia, Estitxu Pinatxo eta Miren Narbaiza izango dira gonbidatuak, besteak beste.

 

Bideoak (1)