Itxi

Eduki nabarmenak

Kirolak, "Herri Txiki, Infernu Handi", "Teknopolis" eta gehiago, igandean ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Leer en Castellano

Horrez gain, "Vascos por el Mundo"ko kideek Italiara bidaiatuko dute bertako euskaldunak ezagutzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Kirolak" – 11:00etan eta 16:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Goizean, 11:00etatik aurrera otsailaren 5ean izan zen Uliako Krosa emitituko da. Jarraian, Emakumezkoen futboleko 19. jardunaldia eskainiko da: Atletico Madril / Athletic Club.

Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, Binakako Urrezko Aizkolarien txapelketa egongo da ikusgai. Horren ondoren, "ETB Kantxa" saioan bi pilota partida eskainiko dira: Binakako Promozio txapelketan Zabala-Gaskue / Larrazabal-Salaverri II; eta Binakako Txapelketan, berriz, Ezkurdia-Martija / Jaka-Aranguren.

 

"Teknopolis" – 11:50ean ETB2en eta eitb.eus-en

Emakume eta neska zientzialariaren eguna dela eta, saio berezia izango da: Adimen artifizialak nola tratatzen ditu emakumeak? Oro har, ongi ez. Adimen artifizialean genero-alborapen nabarmenak daude. Adibide batzuk ikusiko ditugu Elena Lazkano eta Olatz Arbelaitz UPV/EHUko Informatika fakultateko ikertzaileekin. Eta soluzio bat ere bai, Oraik proposatzen duena itzulpen automatikoan gertatzen diren genero-alborapen diskriminatzaileak saihesteko. 

Podkastak ugaritzen ari diren honetan, zientziari betaurreko moreekin begiratzen dion bat ezagutuko dute: EITBpodkasteko "Uhin Ultramoreak". 

 

"Herri Txiki, Infernu Handi" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Aste honetan, 9.denboraldiko 2.atalean, Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek Bizkaiko Narbaiz udalerria bisitatuko dute. Haiekin egongo dira Sabina Zabalgobeaskoa, Rosalina Mardaras, Arkaitz Urzaak, Aritz Olea, Julen Beaskoa, Unai eta Alain Aranaz eta Santi Zubizarreta bertako herritarrak.

 

"Vascos por el Mundo" – 22:20ean ETB2n eta eitb.eus-en

Joana Etxabe kazetariak eta Carlos Muñoz kamera operadoreak Valle del Pora bidaiatuko dute, Italiako iparraldera. Bertako hiri eta herri tipikoak bisitatu eta Irati, Ander, María Jesús eta Itziar euskaldunak ezagutuko dituzte.

Bideoak (1)