Igande honetan
'Euskaldunak Saloun', 'Harian' saioan
A.E.
EITB
Iban Bengoetxea eta Harian taldekoak Costa Doradan egon dira eta bertatik bertara ikusi dute euskaldunak nola gozatzen diren oporrez.
Igande honetan Saloura oporretara joaten diren euskaldunekin egongo da 'Harian'. Askok Salou aukeratzen dute euren oporrak emateko, besteak beste, hondartza politak eta ondo pasatzeko modu asko daudelako; gainera, batzuek bigarren etxebizitza dute bertan.
Uda hasi berri da, eta dagoeneko euskaldunak ikusten dira Salouko hondartzetan eta kaleetan. Saloura doazen gehienek Port Aventura bisitatzeko aprobetxatzen dute. Aurten, gainera, Europako errusiar mendirik handiena ireki dute.
Iban Bengoetxea eta Harian taldekoak Costa Doradan egon dira eta bertatik bertara ikusi dute euskaldunak nola gozatzen diren oporrez. 'Harian'en, Euskaldunak Saloun igande gauean, 21:00etan emango da ETB1-en.