Eduki nabarmenak
"Biba Zuek!", "12 Minutos", "Jateko Modukoa" eta "Akelarre", ostegunean ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en
EITB Media
Iñaki Osa puntista gonbidatutzat, Williams anaiei elkarrizketa, Laura neska sentibera maitasunaren bila eta Goya sarietako hautagaiei elkarrizketak egongo dira eguneko edukien artean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Iñaki Osa puntista izango da Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioko gonbidatu nagusia. Winter Series txapelketaren gainean hitz egingo dute kirolariarekin, igande honetan baita aurtengo denboraldiko final nagusia. Lehen orduan, ostegun gizena izanda, inauterien gainean arituko dira.
"12 Minutos" – 21:40ean ETB2n eta eitb.eus-en
Arantza Ruizek Nico eta Iñaki Williams anaiak eta Athletic Clubeko jokalariak elkarrizketatuko ditu 12 minutuko iraupena duen saioan.
"Jateko Modukoa" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
Laura neska sentibera emozioez hitz egiteko arazorik ez daukan mutil baten bila joango da saiora. Aste honetako menuan hitzez, keinuz eta doinuz txundituko duten sukaldariak izango dira: Iurretako Jeffrey, Lakuntzako Asier eta Iruñeko Aitor.
"Akelarre" – 22:40ean ETB2n eta eitb.eus-en
Aste honetan, Goya sarietarako hainbat hautagai izango dira saioan: Telmo Irureta (gizonezko aktore berri onenaren Goya sariaren irabazlea), Paul Urkijo (Irati filmaren zuzendaria), Jon Serrano (efektu berezi onenak Irati filmagatik), Mariano Garcia (efektu berezi onenak 13 exorcismos filmagatik) eta Nerea Torrijos (jantzi diseinu onena Irati filmagatik). Horrez gain, Valeria Rosek Dolores Redondo idazlea eta Adriana Bilbao bailaora elkarrizketatuko ditu.