Itxi

Eduki Nabarmenak

"Biba Zuek!", "Irabazi Arte", "El Cambio" eta gehiago, ostiralean ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Leer en Castellano

Futbolaren inguruko telesaileko denboraldi berriaren 2.atala, Winter Serieseko finalisten momenturik onenak eta Eider Hurtadok gidatutako saioan 'Made in Euskadi' atala daude eguneko edukien artean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Sara Peña korrikalari oriotarra izango da gonbidatu nagusia. Mendi lasterketa ugari irabazitako kirolaria da Sara, aurreko asteburuan, esaterako, Zestoako Kobaz Koba Trail mendi lasterketan, emakumezkoen kategorian,  garaipena lortu zuen.

Lehen orduan Izan Inurri elkartea izango da bertan, minbiziari buruzko dibulgazioa, formazioa eta akonpainamendua eskaintzen dituen elkartea.

 

"Irabazi Arte" – 21:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Behin egia jakinda, Jonek eta Arenek hitz egingo dute. Bestalde, Arenek ez du hurrengo partida jokatuko, eta Eunateri azpijokoa egin eta galtzen uztea pentsatzen hasiko da Printzesak taldea.

 

"Gure Bideoteka: Winter Series" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

 Xabier Euzkitzek gidatuta, Winter Series zesta punta txapelketako finalistak diren Beaskoetxea-Lopez eta Barandika-Lekerikaren unerik onenak errepasatuko dira.

 

"El Cambio" – 22:40ean ETB2n eta eitb.eus-en

Autosufizienteak izan al gaitezke? Hori da Eider Hurtadok gidatutako saioak Made in Euskadi izeneko atalean egingo duen galdera. Ekoizteko eta kontsumitzeko dugun moduarekin arduratsuak izateko garaia da, eta "El Cambio" saioan Euskadin ditugun baliabideekin bakarrik bizi ahalko ginatekeen aztertuko dute.

"Boxeo Izarrak" – 23:30ean ETB1en eta eitb.eus-en  

Pisu astuneko borrokaldi batekin hasiko da aste honetako saioa. Orain arte neurketarik galdu ez duen Guido Vianellok eta Jonathan Ricek neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, Fernando Vargas, garai baten superwelter pisuan munduko txapeldun izan zen boxeolaria, hartuko dute protagonista. Haren bi semeek azken asteotan egindako borrokaldiak ere ikusgai izango dira.

Bideoak (1)