Eduki nabarmenenak
"Biba Zuek!" eta "El Conquistador del Caribe", astelehenean, ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en
EITB Media
Joanes Illarregi bertsolaria izango da gonbidatua ETB1eko "Biba Zuek!" saioan. "El Conquistador del Caribe" abenturako taldeek, bestalde, elkarren aurka jokatuko dute naipe erraldoien immunitate jokoan. Gauean, ETB2n.
"Biba Zuek!" - 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Joanes Illarregi bertsolaria izango da gonbidatua. Leitzarrak 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean hartu zuen parte. Txapelketa horren inguruan eta bere bertsolaritza ibilbideaz arituko da Maddalenekin eta Xabierrek.
Lehen orduan, eskuz idaztearen garrantziaz eta gure idazkerak gordetzen dituen sekretuez hitz egingo dute.
"El Conquistador del Caribe" – 22:40ean ETB2n eta eitb.eus-en
6. ataleko postaren arabera, taldeek immunitate jokurako erloju gisa funtzionatu beharko dute. Erloju bakoitzeko orratzetako bat kapitaina izango da. Lau taldeek elkarren aurka jokatuko dute naipe erraldoien immunitate jokoan. Seleta eta Tole, Jokin eta Mendi, Aini eta Irune, edo Izeta eta Miriam. Nortzuk iritsiko dira lehenago gazteluaren gailurrera?