Eduki nabarmenak
"Kirolak", "Herri Txiki, Infernu Handi" eta gehiago, igandean ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en
EITB Media
Horiez gain, "Teknopolis" eta "Vascos por el Mundo" ere daude eguneko edukien artean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Kirolak" – 12:00etan, 12:30ean, 16:00etan eta 17:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Kirolez beteriko eguna izango da honakoa. 12:00etan hasita, Azpeitian ospatu zen Binakako Urrezko Aizkolarien finala emitituko da. Jarraian, 12:30an, Lezamako Pilota Txapelketa ikusi ahal izango da.
Arratsaldeari begira, 16:00etan sokatiraren ordua izango da. Bertan jokatuko dira emakumezkoen 500kg finalak eta gizonezkoen 560kg finalak. Azkenik, 17:00etan "ETB Kantxa" saioan hiru pilota partida emango dira: Binakako Promozioan Artola-Salaverri II / Exposito-Bikuña ibiliko dira norgehiagokan; eta Binakako Txapelketan, berriz, Laso-Eskiroz / Ezkurdia-Martija alde batetik eta Victor-Eskuza / Dario-Arbizu bestetik.
"Teknopolis" – 11:50ean ETB2en eta eitb.eus-en
Aste honetan Tknikaren Urratsbat programa ezagutuko dute Bergarako Miguel Altuna eta Zumarragako UGLE lanbide heziketako eskoletan. Horrez gain, arrakastarako bidean diren bi proiektu ere: protesien arloko bat eta biodiesel-planta bat optimizatzeko beste bat Olatz Magunazelaia eta Carlos Chamorro ekintzaileen eskutik.
Ikasteko modu berezi bat ere ikusiko dute 42 Urduliz campusean; izan ere, emakumeak programaziora gerturatzeko ekimen bat dute.
"Herri Txiki, Infernu Handi" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Harana Nafarroarekin muga egiten duen Arabako herrian izango da aste honetako saioa. Lau herriz osatutako udalerria da Harana, eta Miren eta Pagadi han izango dira, eskiak eta elur-erraketak hartuta, bazterrak nahasten eta bertako herritarrak ezagutzen.
"Vascos por el Mundo" – 22:20ean ETB2n eta eitb.eus-en
Carolina Calvo kazetaria eta Iñaki Esteban kameraria Tallinnera joango dira, Estoniako hiriburura. Antzinakoaren eta modernitatearen arteko nahasketa biltzen du hiriak, eta Europako iparraldean hobekien kontserbaturik dagoen alde historikoa du.