Eduki nabarmenak
"Kirolak", "Arte[faktua]", "Oholtzan" eta gehiago, larunbatean ETB1 ea eitb.eus-en
EITB Media
Horrez gain, "Hitzetik Hortzera" eta "Teknopolis" ere egongo dira eguneko edukien artean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Arte[faktua]" – 10:50ean ETB1en eta eitb.eus-en
Miren Billelabeitia irakasle ohia eta literatur sortzailea elkarrizketatuko dute saioan, Norberak maite duena (Pamiela) liburuaz solasteko. Zarauzko Garoa liburu denda ere bisitatuko dute, besteak beste.
"Teknopolis" – 11:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
Matematika aplikatua bazter guztietara iristen ari da. Usue Mori Carrascal UPV/EHUko matematikariarekin boom horretaz hitz egingo dute saioan. Adibideetara ere joango dira: Behobia-Donostian 30.000 korrikalaritara iristea lortu zuten matematikari esker, BCAMen aerosorgailuen eraginkortasuna hobetzeko lan egiten dute, eta hipermerkatuetako ilara bakarrak ere matematika du atzean.
"Kirolak" – 12:00etan, 15:00etan eta 17:15ean ETB1en eta eitb.eus-en
12:00etan hasita, emakumezkoen futbol ligako 20.jardunaldia emitituko da, Real Sociedad – Atletico de Madrid. Arratsaldera begira, 15:00etan Urrezko Pala Pro 2023 txapelketako finalerdietako txanda izango da, Mungiatik. Bertan ibiliko dira Fusto-Urrutia / Maldonado-Gordon alde batetik, eta Necol-I.Perez / Gaubeka-Alkorta bestetik.
Jarraian, "ETB Kantxa" saioan bi pilota partida ikusi ahal izango dira. Alde batetik, Elezkano II-O.Etxeberria / Elordi-Eskuza ibiliko dira norgehiagokan; bestetik, Irribarriaren agurreko partida jokatuko da: Altuna III-Martija / Irribarria-Zabaleta.
"Hitzetik Hortzera" – 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Leioako Arte Ederren Fakultatean izango da aste honetako "Hitzetik Hortzera" saioa. Artea, kimika eta bertsolaritza uztartuko dituzte Oskar Gonzalez kimikariarekin. Aiaraldea Ekintzen Faktorian ospatu da aurtengo Bertsozientzia: Jakinduriek mundue erreko dau izeneko saio berezia eta bertan parte hartu du Oskar Gonzalezek. Bertako bertsoaldiez gain, Etxarri-Aranatzen urtero egiten den jaialdiko bertsoaldiek ere osatuko dute saioa.
"Oholtzan " – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Ur Tanta egitasmoaren 3.atala emitituko da. Bertan Migel Zeberiok zuzentzen duen Et Incarntus Orkestrarekin batera, Donostiako Orfeoiak hartuko du parte. Azken eguna Azkainen emango dute ekimeneko parte hartzaileek. Horretarako mendizaleak Hondarribitik aterako dira eta, zazpi bat orduko ibilaldia eginda, iritsiko dira Azkainera.