Ostiralean
Carlos Agirre Ekonomia sailburuari elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n
A.H.
EITB
Gonbidatuak Euskadik bizi duen egoera ekonomikoaren gaineko hausnarketa egingo du.
Ostiral honetan, Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburua ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegira hurbilduko da eta Aitzol Zubizarretaren galderak erantzungo ditu, Euskadik bizi duen egoera ekonomikoaren gaineko hausnarketa sakona eginez.
Horrez gain, Iñaki Anasagasti, Ramon Rabanera eta Txiki Benegas kolaboratzaileek gaurkotasunaren analisiarekin jarraituko dute solasaldi mahaiaren inguruan eta Vanessa Sanchezek eguneko albisteen berri emango du.
'Egun On Euskadi' goizeko 08:00etatik aurrera emitituko da ETB-2n.