Pilota
Nafarroako lau t'erdiko txapelketa hasiko da ETB-1en ostiralean
A.H.
EITB
Barriola eta Idoatek alde batetik, eta Martinez de Irujo eta Retegi Bik bestetik, jokatuko dituzte jardunaldiko kanporaketa partidak.
Ostiralean, Sopelanan jokatuko diren Nafarroako lau t'erdiko txapelketarako kanporaketa partidak eskainiko ditu ETBk zuzenean. Barriola eta Idoatek jokatuko dute lehenengo partida, eta ondoren, Martinez de Irujo eta Retegi Bi izango dira nor baino nor gehiago. Bi partidetako irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igandean Zarautzen ospatuko den finalerdiko partida, eta bertan erabakiko da Iruñeko finalerako sailkatuko den pilotariaren izena.
Ostiraleko pilota jaialdia 22:00etatik aurrera emitituko da ETB-1en eta Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute kontakizuna.