Kantuan
Asteburuan ezagutuko dugu ikusleen abeslari gustokoenaren izena
E.O.
EITB
Azken asteetan saioaren webgunean jaso diren bozken emaitza ezagutzera emango dugu asteburu honetan eskainiko diren saioetan.
Kantuan. Argazkia: EITB.
'Kantuan’ saioa iritsi da azken txanpara. Asteburu honetan ETB-1ek eskainiko dituen bi saio bereziek emango diote amaiera Julian Iantzik aurkeztutako talen-showari. Larunbatean 23:00etan eta igandean 21:45etatik aurrera, saioak aste hauetan zehar eskaini dizkigun une gogoangarrienen errepasoa egingo dugu.
Horretaz gain, saioaren webgunean bozka gehien jaso dituen abeslaria nor izan den ezagutuko dugu. Lehia gogorra izan da, baina azkenean ETB-1eko ikusleek eta eitb.com-en erabiltzaileek euren abeslari gustokoena zein den erabaki dute.