Itxi

Txirrindularitza

Frantziako Tourrari jarraipen berezia, EITBn

A.A.

EITB

Frantziako txirrindularitza proba zuzenean izango da ikusgai larunbatetik aurrera ETB-1, Radio Euskadi, Euskadi Irratia eta eitb.com-en.

Frantziako Tourra. EITB

Frantziako Tourra, txirrindularitza proben artean erregina, zuzenean jarraitu ahal izango da larunbatetik aurrera EITBko hedabide ezberdinetan: Euskal Telebista, Radio Euskadi, Euskadi Irratia eta eitb.com-en. Etaparen retransmisioa ez ezik, elkarrizketa eta eduki nabarmenenak bilduko ditu EITBk.

Euskal Telebistaren lehen katean arratsaldero egingo diote tarte zabala Tourrari. Pedro Mari Goikoetxeak eta Xabier Usabiagak egingo dute kontakizuna 14:15etik aurrera, eta Fermin Aramendik eguneko kronika ekarriko du albistegietara errepidetik bertatik. Iluntzean, 20:30ean, etapa berriz ikusteko aukera izango da ETBKn. Ohi denez, euskal txirrindularien jarduna adi-adi jarraituko dute eguneko kronika hauetan.

Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik ere jarraipen zabala egingo dute. Radio Euskadik atarikoa egingo du egunero 'Kilometro Cero' tartean, 11:45ean, eta arratsaldean, 16:00etan hasita, etaparen amaiera kontatuko dute 'Spint Final' saioan. Asteburuan, 'Kirolaldia' irratsaioak emango du lasterketaren informazio guztia.Frantziako lasterketa jarraitzera Dani Egaña kazetaria joango da beste behin.

Euskadi Irratiak, bestalde, astelehenetik ostiralera Joxe Mari Apaolazak zuzendutako saioa izango du 16:00etatik 17:30era. Mikel Apaolazak egingo du kontakizuna eta Txomin Perurenak eta Xabier Artetxek, berriz, komentario teknikoa. Asteburuan, 'Hiru Erregeen Mahaia' saioko taldea arduratuko da emankizunaz, Txetxu Urbietak gidatuta.

Eitb.com web gunean, halaber, lasterketa streaming bidez emango da zuzenean 14:30ean eta 20:30ean eguneko laburpena. Horrez gainera, bideoak, argazkiak, kronikak, sailkapenak, perfilak eta txirrindularien palmaresak egongo dira.

Mendiko bost etapa gogor izango ditu Frantziako 99. edizioak. Euskal Telebistak Ia osorik emango ditu jardunaldi horiek. Azpimarratzekoak baita, ere, banakako bi erlojuz kontrako proba; aitzin etapa eta mendiko beste lau jardunaldi.

Lasterketak hiru aste iraungo du. Guztira 21 etapa dira, eta tartean bi atseden egun izango dituzte.

22 taldek hartuko dute parte txirrindularitza proban.Tropelean, punta-puntako txirrindulariak Parisera horiz. Jantzita iristeko ametsarekin: Cadel Evans, Wigins eta Samuel Sanchez, esate baterako.