Itxi

Asteartean

Aizpea Oihanderrek Fideua eta Fruta entsalada prestatuko ditu

A.H.

EITB

Sukaldariak bi errezeta prestatuko ditu eta bakoitzaren inguruko hainbat bitxikeria azalduko ditu.

Argazkia: EITB

Asteartean, Aizpea Oihaneder sukaldariak bi errezeta oso berezi prestatuko ditu ETB-1eko 'Oihaneder bere saltsan' sukalde saioan. Hasteko, Zainzuriz eta tomatez egindako fideua prestatuko du. Honako hauek   erabiliko dituen osagaiak: fideo potoloak (200g), tipula bat, baratxuri ale bat, olioa (100 g), lau zainzuri, zortzi tomate txiki eta urdaiazpikoa (100 g).  Aizpea Oihanederrek gainera fideuaren errezeta nondik datorren azalduko du, eta platera beste osagaiekin ere nola prestatu daitekeen kontatuko  du.

Ondoren, bigarren errezeta batekin harrituko gaitu. Uda garaian  jateko plater aproposa eta prestatzeko oso erraza, fruta entsalada, alegia. Horretarako, anana bat, aran bat, lau marrubi, sagar bat, laranja bat eta gereziak erabiliko ditu.