22:15ean
Estitxu Fernandezek 'Nomada Express' aurkeztuko du asteazkenean ETB1en
A.H.
EITB
Abentura kirola ardatz hartuta, Erronkari Ibarraren txokorik ezezagunenak aurkeztuko ditu saioak.
Asteazken honetan, Estitxu Fernandezek 'Nomada Express' saioa aurkeztuko du ETB-1en. Abentura kirola ardatz hartuta, Erronkari Ibarra ezagutuko du Estitxuk eta Pedro Miguel Etxenike zientzialari ezaguna izango du gonbidatu emozio handiz beteriko bidaia honetan.
Abentura kirola egiteak dakartzan arrisku dosi handiak bultzatuta, Euskal Herriko txoko sekretuetan barrena ibiliko da 'Nomada Express' eta gure ohiko martxatik aldenduko gaitu. Furgonetan sartuta hasiko du Estitxuk asteazkeneko abentura eta Erronkari ibarrera eramango ditu ikus-entzuleak. Kulturaren, historiaren, etnografiaren eta, noski, abenturaren bitartez, Erronkariren alderdi ezezagunena esploratuko du saioak kirol eginez.
Baina horrez gain, Erronkari ibarrean bizi den jendearen izaera eta bizimodua gertutik ezagutuko du saioak. Izan ere, erronkariarra izateak ez du bakarrik jatorria adierazten, izana ere adierazten du; ogibide, egoera eta izaera biltzen ditu bere baitan. 'Nomada Express' saioak gertutik ezagutuko du guzti hori, beti ere, abenturaren bidea jarraituz.
'Nomada Express' asteazken honetan emitituko gaueko 22:15etik aurrera ETB-1en.