Jarraipen berezia
Sanfermin jaiak, zuzenean, EITBn
A.H.
EITB
Txupinazioa zuzenean eskainiz hasiko dute ETB, eitb.com, Euskadi Irratia eta Radio Euskadin sanferminetako programazio zabala.
Ostiraletik aurrera EITBk Iruñan lehertuko diren San Fermin jaiei jarraipen zabala egingo die. Txupinazoa aurten ere Euskal Telebistako bi kateetan jarraitu ahal izango da. ETB-1eko emanaldia 11:15ean hasiko da eta Ilaski Serranok eta Aritz Agirrek gidatuko dute. ETB-2koa 'San Fermin Directo' bereziaren barruan izango da, 11:15etik 14:30ak bitartean; saioko lan-taldearekin batera Nora Sagarzazuk eta Iñaki del Moralek arituko egingo dute kontakizuna. Aurten gainera, 'Riau Riau' martxa tradizionalaren emanaldia eskainiko da ETB-1en zuzenean. Ilaski Serrano eta Aritz Agirreren gidatutako dute saioan eta arratsaldeko 17:30etik aurrera eskainiko da. Emanaldi berezi guztiak zuzenean eitb.com-ek ikusgai izango dira eta twitterraren bitartez komentatuko dira #sanfermin hashtag-ean. tuitak gainera telebistako pantailan agertuko dira.
'San Fermin Directo'
Ostiraleko 'San Fermin Directo' saioari dagokionez, 'Navarra Directo'ko lagunek oso eskaintza zabala prestatu dute. Txupinazoaren zuzeneko emanaldiaz gain, lantaldea Iruñeako kaleetan zehar ibiliko da jaiak hasi aurreko eta ondorengo giroa jasotzeko. Esan bezala, Nora Sagarzazu eta Iñaki del Moral egingo dute txupinazoaren gaineko kontakizuna eta Ainhoa Irazusta, 'Navarra Directo'ko ohiko aurkezlea, udaletxean egongo da.
Kaleko giroaren berri ez ezik, sanferminetako jaietako pertsonaia nabarmenekin egongo dira, korrikalari ezagunak, festetako antolaketan parte hartzen dutenak eta baita , Sanfermin Eguneko prozesioan Sanfermineko Jota abesten dutenak ere elkarrizketatuko dituzte. Hauek gainera, Sanfermin egunera aurreratu eta jota hori abestuko dute ostiraleko saioan.
Halaber, entzierroek tarte zabala izango dute 'San Fermin Directo' saio honetan. Iazko entzierroen errepasoa egingo dute, iazko entzierroak osorik eskainiz, eta aurtengoei ere erreparatuko diete. Korrikalariekin mintzatuko dira eta entzierroak nola prestatzen diren ere erakutsiko dute.
Horrez gain, eta sanferminetako jaien gaineko jarraipen zabala eskaintzeko asmoz, urtean zehar Nafarroarako deskonexioan ematen den "Navarra Directo" saioa ETBko ikus-entzule guztientzat izango da ikusgai uztailaren 6tik 14ra bitartean. Ainhoa Irazustak aurkeztuta, Sanferminetako jaien berri emango du luze eta zabal; ekitaldi nagusiak, protagonistekin elkarrizketak eta jai giroa ikus-entzuleei helaraziko die egunero ordu erdi iraungo duen tartean. Astelehenetik ostiralera 14:00etan izango da ikusgai eta asteburuetan 14:30etik aurrera.
'Euskadi Directo' bere aldetik, sanfermineko giroaren berri emango du zuzenean eta bere kazetari taldea Iruñako kaleetara bidaliko ditu, astelehenetik ostiralera 20:15etik aurrera ETB-2n.
Jarraipen berezia Radio Euskadin eta Euskadi irratian
Radio Euskadin jarraipen zabala egingo dute jaien inguruan. Iruñara igorritako lan-taldeak, jaiaren zoko guztietatik emango du berri eguneko magazin eta albistegi guztietan. Haritz Pascual, Satur Leoz, Amaia de Esteban, eta Aritz Landaburuk osatuko dute lantaldea. Euren esku, izango dira, txupinazoa, Riau Riau martxa tradizionala (bi ekitaldien zuzeneko emanaldia egingo dute hiriko puntu ezberdinetatik), eta gainerako ekitaldi nagusien kontakizuna. Horrez gain, Radio Euskadiko 'Boulevard' saioak eguneroko entzierroen berri emango dute zuzenean, eta gainerako Radio Euskadiko albistegi eta magazinek ere arreta berezia eskainiko diote Sanferminetako jaiei.
Euskadi Irratia bere aldetik, San Fermin jaien hasieraren lekuko izango da 'Udan Blai!' saioaren eskutik, Gaztelu Plazan kanpalekua jarriko baitute Itziar Arangurenek eta bere lantaldeak. Iñaki Elortza eta Eli Eraso lankideek Udaletxetik bertatik emango dute txupinazoaren berri. Gonbidatu bereziak espero ditu Itziar Arangurenek eta Julen Telleria, berriz, jende artean ibiliko da iritzi eta jaiaren berri emanteko.
Arratsaldean, halaber, aurten berreskuratu den 'Riau Riau'arekin ere konexioak egingo dituzte Euskadi Irratian. Horrez gain, uztailaren 7tik aurrera goizero Iñaki Elorzak eta Eli Erasok zuzenean egingo dute entzierroaren kontakizuna. Jai guztietan gainera, 'Faktoria', 'Blai', 'Amarauna' eta albistegietan Iruñako jaiei tarte zabala egingo diete.
eitb.com-en ere jarraipen berezia
eitb.com-ek bere aldetik, zuzenean eskainiko ditu streaming-aren bidez, bai txupinazoaren emanaldia bai Riau Riau ekitaldairen emanaldia ere. Horrez gain, Twitterreko erabiltzaileek ere, Sanferminetako emanaldi berezi hauetan partehartzeko aukera izango dute. Izan ere, #sanfermin hashtag-ean komentautko dira emanaldiak eta twit-ak telebistan eskainiko diren emanaldi berezietan ikusgai izango dira.Sanferminen webgunean, gainera, eskura daude albisteak, bideoak, bitxikeriak, erreportajeak nahiz EITBko irratiek eta eta telebista kateek emango dituzten programa bereziak.
San Fermin Txapelketa
Pilotako San Fermin Txapelketari egingo dio tartea Euskal Telebistak. Bengoetxea eta Martinez de Irujoren arteko Nafarroako Lau t'erdiko finala eskainiko du ETB-1ek zuzen-zuzenean. Xabier Euzkitze eta Josean Tolosaren eskutik, uztailaren 7an Labrit pilotalekuan, goizeko 11:15ean jokatuko da neurketa. Horrez gain, eskuz binakako San Fermin Torneoaren jarraipena ere egingo dute asteazken eta ostegunean ETB-1en.