Ostiralean, 20:15ean
Euskadi-Senegal saskibaloi partida, zuzenean, ETB-1en
A.A.
EITB
14:15etik aurrera Tourreko seigarren etapa eskainiko da.
Ostiralean bi kirol emankizun egingo ditu ETB-1ek. 14:15etik aurrera Frantziako Tourreko seigarren etaparen kontakizuna egingo dute Pedro Mari Goikoetxeak eta Xabier Usabiagak. 210 kilometro dituen Epernay eta Metz arteko ibilbidea osatuko dute txirrindulariek.
Bestalde, 20:15ean, Euskadi eta Senegal arteko saskibaloi partida izango da ikusgai zuzenean Azpeititik, Xabier de la Fuente, Josean Aldalur eta Juan de la Vegaren eskutik.
Sopelako Pala Irekia, ETBKn
15:30etik aurrera, ETBKn, Sopelan jokatutako pala txapelketako finalak emango dira: lehendabizi emakumezkoena, gomazko paleta modalitatean, eta ondoren gizonezkoena, pala motzean. Kepa Arroitajauregi eta Patxi Ziskar izango dira berriemaile.