Itxi

'Oihaneder Bere Saltsan'

Potxa tradizionalak sakramentuekin, asteleheneko Oihanederren errezeta

Ondoren, aloe vera eta limoi jogurta prestatuko du sukaldariak.

Aizpea Oihaneder. EITB

'Oihaneder Bere Saltsan' sukaldaritza saioak, 'Potxa tradizionalak sakramentuekin' errezeta prestatuko du asteari hasiera emateko. Lau pertsonentzako potxak egiteko, Aizpea Oihanederrek honako osagaiak beharko ditu: kilo bat potxa, bi tipulin, piper berde bat, tomate bat, hiru baratxuri ale, urdaia (200 g), hiru azenario, oliba-olio tanta bat eta Ibarrako piperrak.

Ondoren, errezeta errazago bat prestatuko du Oihanederrek: 'Aloe vera eta limoi jogurta.' Postre arina da, jogurt naturala, 2 limoi, azukrea eta aloe verarekin egina.

'Oihaneder Bere Saltsan' astelehenean emitituko da 13:30etik aurrera ETB-1en eta 21:00etan errepikatuko da.