Itxi

Audientzia oharra

'Teleberri', 'Kirolak' eta 'Conquistour' audientzian lider, asteburuan

A.E.

EITB

Albistegiak, ikusienen artean.

Estibaliz Ruiz de Azua. EITB

'Teleberri', 'Kirolak' eta 'Conquistour' saioak ikusienen zerrendan goi-goian egon dira sanferminetako asteburu honetan. Pilota eta arraun emanaldiak eta 'San Fermin Directo'k ere oihartzun garrantzitsua izan dute euskal ikus-entzuleen artean.

%25,9ko audientzia zatia, larunbat eguerdiko 'Teleberri'k

Ostiralean, gaueko 'Teleberri' lider izan ze bere ordutegian: %18,6ko audientzia zatia eta 179.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen EAEn eta eragin esparruan. Larunbatean ere marka azpimarragarria lortu zuen eguerdiko ETB-2ko albistegiak. Bere ordutegian ikusiena izan zen; %25,6ko audientzia izan zuen eta 214.0000 lagunek jarraitu zuten uneren batean. Igande gaueko 'Teleberri' nagusi izan zen berriro %17,2ko audientziarekin eta 154.000ko audientzia metatua lortuz.

ETBko 'Kirolak' tartea, halaber, igande gauean audientzia buru izan zen: %18,4ko audientzia eta 154.000 laguneko audientzia metatua eskuratu zituen.

'Conquistour', saiorik ikusiena

Bestalde, Julian Iantzik aurkezten duen 'Conquistour' saioak Ordizian egin zuen geldialdia atzo. Emanaldia arrakastatsua izan zen: %14,5eko audientzia eta bataz beste 115.000 ikus-entzule. Bere ordutegian saiorik ikusiena. Conquistadorreko lehiakideek irabazi zuten, Manu Maritxalarrek dueluan aurkari ordiziarra garaitu ondoren. Uneren batean 303.000 lagunek egin zuten bat lehiaketarekin.

Pilota eta arrauna, lider euskaldunen artean

Kirol emanaldiei dagokienez, igandeko San Miguel Ligako arrauna eta San Fermin Torneoko binakako partida nagusi izan ziren euskaldunen artean: arraunak %22,8ko sharea izan zuen eta pilotak, berriz, %19,6.

Larunbatean eta euskaldunen artean, baita ere, Lau T'erdiko Txapelketak finalak lidergoa lortu zuen, %26,8ko audientziarekin.

'San Fermin Directo'ko edizioek, berriz, larunbat eta igandean erantzun zabala izan zuten. Larunbateko saioak 91.000 laguneko audientzia metatua, eta igandean, berriz, 150.000 lagunek egin zuten bat saioarekin.