Kirol eskaintza
Estropadak, txirrindularitza eta pilota, igandean, ETB-1en
A.A.
EITB
ETBKn Euskadiko Sokatira Txapelketa izango da ikusgai.
San Miguel Ligako Mar de Moaña Bandera eskainiko du ETB-1ek igandean eguerdiko 12etatik aurrera. Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandararen kontakizunarekin.
14:15ean, egunero bezala, txirrindularitzaren leihoa zabalduko dute, Pedro Mari Goikoetxea eta Xabier Usabiagaren eskutik. Ikusmin handiko etapa izango da 14garrena, Limoiux-Foix. Ibilbidearen azken zatian lehen mailako bi gain igaro beharko dituzte: Port de Lersr eta Mur de Péguere.
17:30ean 'ETB Kantxa' saioa hasiko da. Antzuolatik egingo dute emanaldia oraingoan eta bi partida izango dira ikusgai: Ongay-Ladis Galartza / Gorka-Larrinaga eta Aritz Lasa-Zabaleta / Mendizabal III-Laskurain. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Koldo Aldalur izango dira berriemaile.
Azkenik, herri kirol tartean, Euskadiko Sokatira Txapelketa izango da ikusgai 15:30ean, ETBKn. Juanan Legorbuk egingo ditu bezperan Getxon jokatutako probaren inguruko komentarioak.
Estropadak, txirrindularitza eta pilota eitb.com-en jarraitu ahal izango dira baita ere zuzenean.