Gaur, 13:30ean
'Otarrainxka eta ahuakate entsalada', 'Oihaneder bere saltsan' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, Aizpea Oihanederrek 'tomate konfitatua' prestatuko du.
Aizpea Oihanederrek 'Otarrainxka eta ahuakate entsalada' presentatuko du asteari hasiera emateko, asteleheneko 'Oihaneder bere saltsan' saioan. Entsalada berezi honek hainbat osagai izango ditu, horien artean, 16 otarrainxka egosi, bi ahuakate, tipulin bat, piper gorri erdi, hiru tomate, oliba olioa (100 g),ozpina (25 g) eta hiru kukulu.
Ondoren, bigarren plater bat prestatuko du Oihanederrek: 'Tomate konfitatuak'. Horretarako, kilo bat tomate, oregano, gatza, azukrea, piperrautsa eta oliba-olioa erabiliko ditu.
'Oihaneder bere saltsan' astelehen honetan emitituko da goizeko 13:30etik aurrera.