Gaur, zuzenean
Lehendakariaren agerraldia zuzenean ETB-2n eta eitb.com-en
A.E.
EITB
Patxi Lopez lehendakariak egoera ekonomikoa eta murrizketek EAEn duten eragina aztertuko ditu, zuzenean
Gaur, ETB-2n eta eitb.com-en, 12:00etan, Patxi Lopez lehendakariak zuzenean egingo duen agerraldia eskainiko dute. Mariano Rajoyren Gobernuak onartu berri dituen murrizketa ekonomikoen inguruko iritzia emateko, eta neurri horiek EAEn izango duten eragina azalduko du.
Eusko Jaurlaritzaren bileraren ondoren izango da prentsaurrekoa, Lehendakaritzan.