El Conquistador del Caribe
Olaiak, Locurasek, Etxek eta Txoskinek historia egin nahi dute "El Conquistador del Caribe" saioko finalean
EITB Media
Lau finalistek gupidarik gabe jokatuko dute azken proba, hain desiratua den Ikurrina lortzeko helburu bakarrarekin. Ez galdu final handia, astelehenean, uztailaren 3an, 22:30ean, ETB2n, eitb.eus-en eta "El Conquis"en APPan.
Amaitu dira aitzakiak, aieneak eta espekulazioak. "El Conquistador del Caribe" saioaren 19. edizioaren irabazlea izateak dakarren 20.000 €-ko azken sari handia benetan merezi duten ala ez erakusteko ordua iritsi da. Izan ere, lau hautagaiek abenturaren historiako final zorrotz eta ikusgarrienetako bat osatu beharko dute.
Etxe eta Txoskin (Yocahuak), Olaia (Guaban taldekoa), eta Locuras (Corocotea) izango dira ezbairik gabe protagonista nagusiak. Locurasek, bestalde, abenturan egindako ibilbidearekin, historia egin du jada, duelu gehien irabazi dituen parte-hartzailea izan baita (6 guztira).
Finalisten bidea luzea izan da, oztopo fisiko eta mentalez betea, eta lau hautagaien artean ere anitza. Izan ere, egia da Locurasek marka guztiak hautsi dituela dueluei dagokienez, baina beste muturrean Olaia dago, lau postuetako bat eskuratzea lortu baitu bat ere jokatu gabe. Beste bi finalistei dagokienez, Etxek hiru lehia gainditu ditu eta Txoskinek bat.
Nor izango da "El Conquistador del Caribe"ren 19. edizioko Ikurrina eskuratuko duena? Erantzuna, gaur gauean jakingo dugu, eta bi egun geroago, uztailaren 5ean, Conquis Komunitateak "Publikoaren Gogokoena" aukeratuko du. Bada, telebistaren historiako abenturarik muturrekoenaren finalarekin gozatzea besterik ez da geratzen.
Ez galdu "El Conquistador del Caribe" astelehenetan, 22: 30ean, ETB2n, eitb.eus-en eta "El Conquis" en APPan. Gainera, atal guztiak nahieran ikus daitezke, bai programaren APPan, bai EITB Nahieran-en eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.