Gaur
Ahuntz gaztadun pizza entsalada, 'Oihaneder Bere Saltsan' saioan
A.H.
EITB
Aizpea Oihanederrek marrubi eta jerez-ozpin zopa, sesamodun esnegainarekin prestatuko du ondoren.
Aizpea Oihanederrek bi errezeta ezberdin prestatuko ditu eguneroko 'Oihaneder Bere Saltsan' sukalde saioan: Ahuntz gaztadun pizza entsalada; eta marrubi eta jerez-ozpin zopa, sesamodun esnegainarekin.
Ahuntz gaztadun pizza entsalada lau pertsonentzako prestatzeko, lau gazta zilindro, pizza masa erosia, errukula orriak, azukrea (50g), zortzi tomate txiki, ozpin olioa eta ekilore olioa beharko ditu Oihanederrek.
Horrez gain, marrubi eta jerez-ozpin zopa, sesamodun esnegainarekin prestatuko du sukaldariak eta zoparako osagaien artean, jerez-ozpina (500 g), azukrea (200g), kilo bat marrubi eta banilla ale erdi.
'Oihaneder Bere Saltsan' asteazkenean emitituko da 13:30etik aurrera ETB-1en.