22:30ean
"Itsaslabarra" thrillerra, gaur gauean, ETB1en
EiTB
EiTB
Sekta batek harrapatuta desagertu den neska da Helena Taberna zinemagilearen filmaren muina. Lucia Etxeberriaren "El contenido del silencio" eleberria izan zuen inspirazio iturri zuzendari nafarrak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Helena Taberna zinemagileak zuzendutako Itsaslabarra (Acantilado) filma eskainiko du gaur gauean ETB1ek. Lucia Etxeberriaren El contenido del silencio eleberria izan zuen inspirazio iturri zuzendari nafarrak sekten mundua hizpide duen filma egiteko. Thrillerrean, besteak beste, Daniel Grao, Juana Acosta, Goya Toledo, Josean Bengoetxea, Ingrid Garcia-Jonsson eta Jon Kortajarena ageri dira.
Etorkizun handiko fiskala da Gabriel. Bere bizitza kolokan hasiko da Poliziaren deia jasotzean. Sekta batean suizidio kolektiboa izan da Kanarietan, eta bere arreba txikia, Cordelia, sekta horretako kideetako bat zen. Haren hilotza, baina, ez da agertu.
Gabrielek ez du arreba hainbat urtetan ikusi: bien artean zerbait gertatu zen eta bien bizitzek kontrako norabideak hartu zituzten. Hala ere, uhartera joango da gertakarien berri bertatik bertara jakin eta ikerketan laguntzeko.
Helena ezagutuko du han, Cordeliaren laguna, nortasun handikoa eta oso sentibera. Gabrielekin oso ondo moldatuko da hasieratik, biek Cordelia bizirik aurkitzeko desirak loturik, beharbada. Gabrielek laster jakingo du Komunitatea izeneko sektara liderrak liluratutik hurbildu zela Cordelia.
Iraganeko zauriak menderatzeko babeslekua aurkitu zuen Cordeliak sekta horretan, baina bukaera tragiko baten atarikoa izango ziren gertakari arraroen lekuko eta konplize bilakatu zen.
Sektaren misterioetan murgiltzen den heinean, bere bizitzan ziurtzat zuen guztia arrakalatzen hasiko da. Laster ulertuko du arreba bizirik aurkitzea izan daitekeela bere burua salbatzeko modu bakarra.