Itxi

Donostiako 58. Nazioarteko Su Artifizialen lehiaketa, astelehenean, ETB1en eta eitb.eus-en

Horrez gain, Javi Sierrak gidatutako ETB2ko "Tupper Club" saioan, sukaldean aritzeko dituzten dohainak erakutsiko dituzte Asier Sanchez EITBko kazetariak, Gabriela Uriarte nutrizionista eta aurkezleak eta Tito Irazusta kirol-esatari ohiak.

Donostiako suak

 Donostiako 58. Nazioarteko Su Artifizialen lehiaketa – 22:30etan ETB1en eta eitb.eus-en

Donostiako 58. Nazioarteko Su Artifizialen lehiaketako erakustaldiak eskainiko dira zuzenean. Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok egingo dute kontakizuna, eta hainbat gonbidatu izango dituzte aste osoan zehar.

 

Tupper Club – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en

Javi Sierrak gidatutako saioan, sukaldean aritzeko dituzten dohainak erakutsiko dituzte Asier Sanchez EITBko kazetariak, Gabriela Uriarte nutrizionista eta aurkezleak eta Tito Irazusta kirol-esatari ohiak. Amaieran jakingo dugu urrea nork irabaziko duen.