Iñaki Lopezek aurkeztuta
ETBk 'Embajadores de Euskadi' saioa estreinatuko du gaur
A.A.
EITB
Euskaldunoi gure lurra hobeto ezagutarazi eta disfrutatzeko bidea ematea du helburu, bertako herritarrak gidari hartuta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal Telebistak 'Embajadores de Euskadi' saioa estreinatuko du gaur gauean. Euskadi ezagutzea da saioaren ardatza. Iñaki Lopez aurkezlea lagun dutela, enbaxadorerik onenak izango ditu saioak gidari: herritarrak.
Saioaren aurkezpenean honako hauek egon dira: Isabel Muela, Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria; Patxi Arratibel, EITBren Estrategia eta Kanpo Harremanen zuzendaria; Blanca Baena, saioaren zuzendaria, eta Iñaki Lopez, aurkezlea.
Enbaxadoreek Euskadiko turiskoarentzat duten garrantzia nabarmendu du Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariak. Euskadin turismoak inoizko egoerarik onena bizi du: 2,3 milioi bidaiari etorri da 2011n.
Eusko Jaurlaritza Euskadiko aurpegi ezagunen bidez hasi zen Euskadiko leku eta gune erakargarriak erakusten. Bideo ezberdinetan erakusten zituzten euren lekurik kuttunenak. Orain, pertsona ezagun guzti horiek eta beste herritar batzuk azalduko dizkigute euren leku bereziak 'Embajadores de Euskadi' tartean.
Saioaren asmoa euskaldunoi gure lurra hobeto ezagutarazi eta disfrutatzeko bidea ematea da. Jaurlaritzak abian jarritako 60 esperientziak ere erakutsi nahi dituzte. Euskaldunak bere lur eta inguruaren preskriptore bilakatzea da xedea.
Zortzi saio izango dira eta bakoitzean, 'Embajadores de Euskadi' bazterrik bazter ibiliko da. Hiru pertsona ezagun izango ditu bidelagun Iñaki Lopez aurkezleak saio bakoitzean. Batzuetan euren leku kuttunak erakutsiko dizkiote Iñakiri. Beste batzuetan, Iñakik berak erakutsiko dizkie ibilbideak, eta lehen aldiz deskubritu ahal izango dituzte. Erlaxatu, dibertitu eta kanpokoen aurrean harro egoteko moduko paraje eta ibilbide zoragarriak izango dira. Euskadi topera gozatzeko aukera eskaintzen duten lekuak.
La Oreja de Van Gogh, Modesto Lomba, Inma Shara, Martin Berasategi, Igor Yebra... Euskadin bizi diren pertsona ezagun askok hartu du parte. Horrez gainera, Euskaditik kanpo bizi diren batzuk era jardun dira, eta baita gure lurraren enbaxadore sentizen diren pertsona ez ezagun batzuk ere.
Atal bakoitzak hiru leku ezagutuko ditugu hiru enbaxadoreren eskutik. Enbaxadore bakoitzarekin aukeratutako lekuaren sekretuak ezagutzeko aukera izan dugu, gida turistiko bete-betea osatuz, Euskadiko leku interesgarri guztiekin. Hiriburuak, kostako ibilbideak, barruko paisaiak, museoak, antzineko esperientziak...
'Embajadores de Euskadi' K2000-k ekoiztu du Euskal Telebistarentzat, eta asteazkenero emango da 22:15ean ETB-2n.